Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

B MULTZOA | 3. JARDUNALDIA

Espainiak berdindu egin du Marokorekin eta lehen postuan sailkatu da (2-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Errusiaren aurka jokatuko du final-zortzirenetan, igandean, Moskun.

  • Iago Aspasek sartu Espainiaren berdinketaren gola. Argazkia: EFE

    Iago Aspasek sartu Espainiaren berdinketaren gola. Argazkia: EFE

Espainia B Multzoko lehen postuan sailkatu da, eta Munduko Txapelketako final-zortzirenak jokatuko ditu Errusiaren aurka. Jekaterinburgon lehiatu duen partidan berdindu egin du Marokoren aurka (2-2), eta Portugalek ere gauza bera egin du (1-1) Iranen kontrako norgehiagokan.

Partida bietako azken minutuetan erabaki da multzoko behin betiko sailkapena nola geratu den. Espainiak, VAR teknologia dela medio, galtzen zihoan neurketa parekatzea lortu du Iago Aspasen bidez, eta, aldi berean, Iranek ere berdinketa erdietsi du Karim Ansarifardek sartu duen penaltiaren bidez, bideoarbitrajea erabilita adierazi den penaltia.

Horrenbestez, Portugalek Uruguai izango du aurkari larunbatean, Sotxin (20:00), eta Espainiak, berriz, etxean jokatzen ari den Errusia izango du aurrez aurre igandean, Moskun (16:00).

Fitxa teknika:

Espainia 2: De Gea; Carvajal, Sergio Ramos, Piqué, Jordi Alba; Sergio Busquets, Thiago (Asensio, 74. min); Silva (Rodrigo, 84. min), Iniesta, Isco; eta Diego Costa (Iago Aspas, 74. min).

Maroko 2: Munir; Dirar, Saiss, Da Costa, Achraf; Al Ahmadi, Boussoufa; Ziyach (Bouhaddouz, 85. min), Belhanda, Nourredine Amrabat; eta Boutaïeb (En Nesyri, 70. min).

Golak: 0-1, 14. min: Boutaieb. 1-1, 19. min: Isco. 1-2, 81. min: En Nesiry. 2-2, 91. min: Iago Aspas.

Epailea: Ravshan Irmatov (Uzbekistán). Amonestó a los marroquíes El Ahmadi (22. min), Amrabat (29. min), Da Costa (30. min) y Boussoufa (30. min).