Munduko futbol txapelketapelketa
G Multzoa (2. jardunaldia)
Ingalaterrak final-zortzirenetarako txartela lortu du, Panama jipoituta
Erredakzioa
Ingalaterrako selekzioak 6-1 irabazi dio Panamari G multzoko bigarren jardunaldiko partida eta liderra da Belgikarekin 6 puntura berdinduta. Belgikarrak ere sailkatuta daude hurrengo faserako.
-
Harry Kanek hat-tricka sartu du Panamaren aurka. Argazkia: EFE
Ingalaterrak 6-1 irabazi dio Panamari 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako G multzoko bigarren jardunaldiko partida eta final-zortzirenak jokatzeko txartela lortu du. Belgika ere sailkatuta dago hurrengo faserako, baina ingelesen eta belgikarren arteko hirugarren jardunaldiko lehian erabakiko da zein postutan egiten duten aurrera bi selekzio horiek.
Stonesek sartu du Ingalaterraren lehen gola 8. minutuan eta atsedenaldira iritsi aurretik sartu du bere bigarren gola. Harry Kanek bi gol sartu ditu penaltiz, eta Jesse Lingardek ere sartu du gola lehen zatian.
Bigarren zatian, beste gol bat sartu du Harry Kanek, bere hirugarrena lortuta. Panamak 78. minutuan sartu du bere gola, Baloyren bitartez. Historian munduko txapelketa batean sartu du lehen gola izan da.
Fitxa teknikoa:
6 - Ingalaterra: Pickford; Walker, Stones, Maguire; Trippier (Rose, 70. min), Loftus-Cheek, Henderson, Lingard (Delph, 63. min), Young; Sterling eta Kane (Vardy, 63. min)
Entrenatzailea: Gareth Southgate
1 - Panama: Penedo; Murillo, Torres, Escobar, Davis; Gabriel Gómez (Baloy, 69. min); Godoy (Avila, 62. min), Cooper, Bárcenas (Arroyo, 69. min) José Luis Rodriguez; eta Blas Perez.
Entrenatzailea: Hernan Dario "Bolillo" Gomez.
Golak: 1-0, 8. min: Stones; 2-0, 22. min: Kane, penaltiz; 3-0, 36. min: Lingard; 4-0, 40. min: Stones; 5-0, 45. min: Kane, penaltiz; 6-0, 62. min: Kane; 6-1, 78. min: Baloy.
Epailea: Ghead Grisha (Egipto). Txartel horia atera die Cooper (10. min), Escobar (44. min) eta Loftus-Cheek (23. min) jokalariei.