Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

E MULTZOA | 2. JARDUNALDIA

Shaqirik final-zortzirenetatik gertuago utzi du Suitza (1-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Suitzak, bigarren zatian sartu dituen bi golei esker, markagailua irauli du eta Serbiari irabazi dio.

  • Xherdan Shaqirik sartu du Suitzari garaipena eman dion gola. Argazkia: EFE

    Xherdan Shaqirik sartu du Suitzari garaipena eman dion gola. Argazkia: EFE

Xherdan Shaqirik azken minutuan sartu duen golak markagailua iraultzea ahalbidetu dio Suitzari Serbiaren aurkako partidan (1-2), eta final-zortzirenetatik gertuagoa dago orain.

Serbia lehenengo zatiko bosgarren minutuan aurreratu da Aleksandar Mitrovic aurrelariak buruz sartu duen gola baten bidez.

Bigarren aldearen hastapenean, Granit Xhakak lehia berdindu du areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin, eta, azken minutuan, kontraeraso azkar batean, Shaqirik garaipena eman dio Suitzari. Serbiak azken jardunaldian izango du jokoan sailkapena lortzea, Brasilen aurkako neurketan.

Fitxa teknikoa:

Serbia 1: Vladimir Stojkovic, Dusko Tosic, Luka Milivojevic (Nemanja Radonic, min. 81), Branislav Ivanovic, Aleksandar Mitrovic, Dusan Tadic, Aleksandar Kolarov, Nikola Milenkovic, Filip Kostic (Adem Ljajic, 64. min) Sergej Milinkovic-Savic eta Aleksandar Mitrovic.

Hautatzailea: Mladen Krstajic

Suitza 2: Yann Sommer, Stephan Lichtsteiner, Manuel Akanji, Ricardo Rodríguez, Granit Xhaka, Valon Behrami, Steven Zuber (Josip Drmic, m.94), Blerim Dzmaili (Breel Embolo, 73. min), Fabian Schaer, Xherdan Shaqiri eta Haris Seferovic (Mario Gavranovic, 46. min).

Hautatzailea: Vladimir Petkovic

Golak: 1-0, min. 5: Aleksandar Mitrovic; 1-1, 53. min: Granit Xhaka; 1-2, 90. min: Xherdan Shaqiri.

Epailea: Felix Brych (Alemania). TXartel horiak: Luka Milivojevic (min. 39), Sergei Milinkovic-Savic, Nemanja Matic eta Aleksndar Mitrovic (Serbia); Xherdan Shaqiri (Suitza).