Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

D MULTZOA | 2. JARDUNALDIA

Nigeriak Islandiari irabazi dio eta sailkatzeko aukerak eman dizkio Argentinari (2-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kroazia da multzoko buru (6 puntu), eta haren atzetik Nigeria dago (hiru puntu). Islandiak eta Argentinak puntu bakarra daukate, baina aukerekin jarraitzen dute.

  • Ahmed Musa, partidako protagonista nagusia. EFE

    Ahmed Musa, partidako protagonista nagusia. EFE

Ahmed Musa CSKA Moskuko aurrelariak sartutako bi golek garaipena eman diote Nigeriari Islandiaren aurka (2-0) Volgogradon, eta, bide batez, Argentinari mesede handia egin dio talde afrikarrak, orain final-zortzirenetara sailkatzeko aukerak areagotu baititu (oso gutxi zituen ostegunean Kroaziaren aurka 3-0 galdu ostean).

Musak 49. minutuan aurretik jarri du bere selekzioa kontraeraso baten ostean, Victor Mosesek egindako erdiraketa era ikusgarrian kontrolatu ostean.

Ordu erdi geroago (79. minutuan), Musak bere abiadura baliatu du aurkari bat atzean uzteko, area barruan sartu da eta atezainari izkin egin ostean gola sartu du. 83. minutuan epaileak penaltia adierazi du Islandiaren alde (VAR teknologia erabili eta gero), baina Gylfi Sigurssonek gora bota du jaurtiketa.

Horrenbestez, honela dago D Multzoko sailkapena bi jardunaldi jokatuta:

Fitxa teknikoa:

Nigeria 2: Francis Uzoho; William Ekong, Leon Balogun, Kenneth Omeruo; Victor Moses, John Obi Mikel, Wilfred Ndidi, Oghenekaro Etebo (Alex Iwobi, 90. min), Brian Idowu (Tyronne Ebuehi, 46. min); Kelechi Iheanacho (Odion Ighalo, 85. min) eta Ahmed Musa.

Hautatzailea: Gernot Röhr

Islandia 0: Hannes Halldorsson; Birkir Saevarsson, Kari Arnason, Ragnar Sigurdsson (Sverrir Ingason, 65. min), Hordor Magnusson; Rurik Gislason, Gylfi Sigurdsson, Aron Gunnarsson (Ari Skúlason, 87. min), Birkir Bjarnason; Jon Bödvarsson (Bjorn Sigurdarson, 71. min) eta Alfred Finnbogason.

Hautatzailea: Heimir Hallgrimsson

Golak: 1-0, 49. min: Musa; 2-0, 75. min: Musa.

Epailea: Matthew Conger (Zeelanda Berria). Txartel horiak: Idowu