Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

C Multzoa | 2. jardunaldia

Frantzia final-zortzirenetan dago; Peru, berriz, kalean (1-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Danimarkak eta Australiak C Multzoko bigarren postua izango dute jokoan azken jardunaldian, baina australiarrek ez dute inoren emaitzen zain egon beharko.

  • Kylian Mbappek sartu du Frantziaren gola. Argazkia: EFE

    Kylian Mbappek sartu du Frantziaren gola. Argazkia: EFE

Kylian Mbappek sartu duen golak garaipena eman dio Frantziari Peruren aurka (1-0), eta, bide batez, final-zortzirenetara sailkatu du bere taldea. Peru, ordea, hurrengo fasean izateko aukerarik gabe geratu da jardunaldi baten faltan.

Ricardo Garecaren taldeak 15 partida zeramatzan galdu gabe Munduko Txapelketara heldu aurretik, baina ostegun honetan txapelketako bigarren porrota hartu du jarraian. Nahiz eta Europako txapeldunordea baino gehiago izan den norgehiagokan zehar, eta gutxienez berdinketa lortzea merezi izan duen, galdu egin du azkenean. Horrenbestez, aurrera egiteko inolako aukerarik gabe geratu da.

Ohorea izango du jokoan Australiaren aurka datorren ekainaren 26an. Alabaina, australiarrek partida hori irabazi egin behar dute, multzoen fasea gainditu nahi baldin badute. Dena dela, bere neurketa irabazteaz gain, Frantziak Danimarka azpiratzea ere behar du. Hori gertatuz gero, golen arteko aldeak zehaztuko du nor sailkatuko den.

Fitxa teknikoa:

Frantzia 1: Lloris; Pavard, Varane, Umtiti, Lucas Hernandez; Kante, Matuidi; Mbappe (Dembele, 75. min), Pogba (Nzonzi, 89. min), Griezmann (Fekir, 80. min); eta Giroud.

Hautatzailea: Didier Deschamps.

Peru 0: Gallese; Advincula, Ramos, Rodriguez (Santamaría, 46. min), Trauco; Aquino, Yotum (Farfán, 46. min); Carrillo, Cueva (Ruidíaz, 82. min), Flores; eta Guerrero.

Hautatzailea: Ricardo Gareca.

Golak: 1-0, 34. min: Mbappe.

Epailea: Mohammed Abdulla (Arabiar Emirerri Batuak). Txartel horiak: Matuidi eta Pogba (Frantzia); Guerrero eta Aquino (Peru).