Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

ERRUSIA 2018. G MULTZOA

Belgikak aurreikuspenak bete ditu Panama debutariaren aurrean (3-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erdialdeko Amerikako taldeak eutsi egin die lehen zatian talde belgikarren erasoaldiei, baina bigarrenean ezin izan du gauza bera lortu.

  • Lukakuk bere taldeko hiru goletatik bi sartu ditu. Argazkia: EFE

    Lukakuk bere taldeko hiru goletatik bi sartu ditu. Argazkia: EFE

Panamak porrot argi batekin egin du debuta Munduko Txapelketa batean Belgikaren aurka (3-0). Roberto Martinez espainiarrak entrenatzen duen selekzio belgikarra urruti iritsiko da Errusian jokatzen ari diren txapelketan, eta haren aurrean ezer gutxi egin ahal izan du Erdialdeko Amerikako taldeak, nahiz eta atsedenaldira hutsean heldu diren.

Alabaina, bigarren zatiarekin batera iritsi dira Belgikaren golak, bere jokoaren nagusitasunaren isla. Lehendabizikoa Dries Mertensek erdietsi du, area barrutik boleaz egindako jaurtiketa bikain baten bitartez. Ondoren, Lukaku aurrelariaren txanda iritsi da, Manchester Unitedeko jokalariak egin baititu bere taldearen gainerako bi golak.

Horrenbestez, gaurko garaipenarekin Belgikak bere lehen hiru puntuak lortu ditu, eta G Multzoko buru jarri da, Ingalaterrarekin batera, Tunisiari 1-2 irabazi baitiote ingelesek.

Fitxa teknikoa:

Belgika 3: Courtois; Alderweireld, Boyata, Vertonghen; Meunier, Carrasco (Dembele 74. min), Witsel (Chadli, 90. min), De Bruyne, Hazard, Mertens (T. Hazard, 83. min) eta Lukaku.

Hautatzailea: Roberto Martinez.

Panama 0: Jaime Penedo; Michael Murillo, Roman Torres, Fidel Escobar, Eric Davis; Gabriel Gomez; Anibal Godoy, Armando Cooper, Edgar Barcenas (Gabriel Torres, 63. min), Jose Luis Rodriguez (Ismael Diaz, 63. min); eta Blas Perez (Luis Tejada, 73. min)

Hautatzailea: Hernan Dario Gomez.

Golak: 1-0, 47. min: Mertens. 2-0, 69. min: Lukaku. 3-0, 75. min: Lukaku.

Epailea: Janny Sikazwe (ZAM). Txartel horiak: Meunier, Vertonghen eta De Bruyne (Belgika); Davis, Barcenas, Cooper, Murillo eta Godoy (Panama).