Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

F multzoa, 1. jardunaldia

Mexikok Alemania egungo txapelduna gainditu du, ezustean (0-1)

Agentziak | Erredakzioa

Alemaniarrek ezin izan dute garaipena lortu txapelketan jokatutako lehen partidan. Hiru puntuak Mexikok eraman ditu, Hirving Lozanok 35. minutuan egindako golari esker.

  • Kroos eta Herrera. Argazkia: Efe.

    Kroos eta Herrera. Argazkia: Efe.

Mexikok balentria egin du Alemania munduko egungo txapeldunari 0 eta 1 irabazita, Errusia 2018 Futbol Txapelketako F multzoko lehen jardunaldian. Partida Moskuko Luzhniki futbol zelaian jokatu dute.

Mexikarrek beldur barik jo dute erasora, eta alemaniarren defentsa behin eta berriro zulatu dute. Halaber, txapeldunek egindako presioari ondo eutsi diote.

Alemaniak gola egiteko aukerak sortu ditu, baina mexikarrek ere markagailuan izan duten aldea handitzeko abaguneak izan dituzte. Azkenean, Hirving Lozanok 35. minutuan egindako golarekin nahikoa izan dute jokoan izan diren hiru puntuak irabazteko.

 

Fitxa teknikoa

0 - Alemania: Manuel Neuer; Joshua Kimmich, Jerome Boateng, Mats Hummels, Marvin Plattenhardt (Mario Gómez, 79. min); Sami Khedira (Marco Reus, 60. min), Toni Kroos; Thomas Müller, Mesut Özil, Julian Draxler; eta Timo Werner (Julian Brandt, 86. min).

Entrenatzailea: Joachim Löw.

1 - Mexiko: Guillermo Ochoa; Carlos Salcedo, Hugo Ayala, Héctor Moreno, Jesús Gallardo; Héctor Herrera, Andrés Guardado (Rafa Márquez, 74. min); Miguel Layún, Carlos Vela (Edson Alvarez, 58. min), Hirving Lozano (Raúl Jiménez, 66. min); eta 'Chicharito' Hernández.

Entrenatzailea: Juan Carlos Osorio.

Gola: 0-1, 35. min: Hirving Lozano.