Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

C multzoa (Lehen jardunaldia)

Danimarkak garaipena lortu du Peruk gehiago merezi izan duen arren

Erredakzioa

Cuevak Peruren aldeko penalti bat huts egin du lehen zatian, eta Poulsenek bigarren zatian sartu duen golari esker irabazi du partida Danimarkak.

  • Poulsen. Argazkia: EFE

    Danimarkako jokalariak Poulsenek Peruri sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Danimarkak garaipena lortu du Peruren aurka (0-1) Errusiako Munduko Txapelketako C multzoko lehen jardinaldiko partidan. Peru ez zen Munduko Txapelketara sailkatzen duela 36 urtetik eta ezin izan du garaipena lortu bere itzuleran.

Peruk abagune ezin hobea izan du lehen zatia amaitu orduko. Poulsenek penaltia egin dio Christian Cuevari, eta honek huts egin du, jaurtiketa langa gainetik kanpora bidalita. Bigarren zatian ere nagusi izan da Peru, baina 59. minutuan Yussuf Yurary Poulsenek 0-1ekoa sartu du Danimarkarentzat. Azken minutuetan erasora jo du Peruk, baina Danimarkak ondo eutsi dio, eta hiru puntuak eskuratu ditu.

Fitxa teknikoa:

0 - Peru: Pedro Gallese, Luis Advincula, Christian Ramos, Alberto Rodriguez, Miguel Trauco; Renato Tapia (Jesus Aquino Sanchez, m.87), Yoshimar Yotun; Andre Carrillo, Christian Cueva, Edison Flores (Paolo Guerrero, m.62) eta Jefferson Farfan (Raul Ruidiaz, m.85).

Entrenatzailea: Ricardo Gareca

1 - Danimarka: Kasper Schmeichel, Henrik Dalsgaard, Simon Kjaer, Andreas Christensen (Mathias Jorgensen, m.82), Jans Stryger Larsen, William Kvist (Lasse Schone, m.36), Thomas Delaney, Christian Eriksen, Pione Sisto (Martin Braithwaite, m.68), Yussuf Yurary Poulsen eta Nicolas Jorgensen.

Entrenatzailea: Age Hareide

Gola : 0-1, m. 59: Poulsen.

Epailea: Bakary Gassama (GAM). Txartel horiak atera dizkie Peruko Renato Tapiari (m.38), eta Danimarkako Delaneyi (m.86) eta Poulseni (m.94).