Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

Espainiak berdindu egin du Suitzaren aurka eta Odriozolak gola sartu du

Erredakzioa

Espainiako selekzioak 1-1 berdindu du Munduko Txapelketa prestatzeko izan duen partida. Odriozolak hasieratik jokatu du eta gola sartu. Azpilicueta titular izan da, eta Monrealek minutuak izan ditu.

Espainiako selekzioak 1-1 berdindu du Suitzaren aurka Zeramikaren Estadioan jokatu duen partida. Errusiako Munduko Txapelketa prestatzeko erabili du neurketa Julen Lopetegui hautatzaileak.

Talde espainiarra nagusi izan da hasieratik amaierara arte, baina ez da fin ibili aurkariaren ate aurrean. Alvaro Odriozolak sartu du Espainiaren gola (1-0), 28. minutuan. Bigarren zatian, ordea, Suitzak markagailua parekatu du (1-1) Ricardo Rodriguezen bitartez. De Geak huts nabarmena egin du suitzarrek gola sartu duten jokaldian.

Alvaro Odriozolak hasieratik jokatu du, eta gol polita sartu du. Cesar Azpilicuetak ere hasieratik jokatu du. Monreal, aldiz, 77. minutuan zelairatu du Lopeteguik, Jordi Albaren ordez. Kepa Arrizabalaga atezaina aulkian egon da, eta ez du minuturik izan.

Fitxa teknikoa:

1 - Espainia: De Gea, Odriozola (Nacho, 70. min), Pique, Azpilicueta, Jordi Alba (Monreal, 78. min), Koke, Thiago, Silva (Asensio, 58. min), Iniesta (Saul, 54. min), Iago Aspas (Lucas Vazquez, 46. min) eta Diego Costa (Rodrigo, 58. min).

1 - Suitza: Sommer, Lichtsteiner (Lang, 62. min), Schaer, Akanji, Ricardo Rodriguez (Moubandje, 78. min), Behrami (Gelson Fernandes, 62. min), Zakaria, Shaqiri, Dzemali (Embolo, 46. min), Zuber eta Seferovic (Drmic, 46. min).

Golak: 1-0, 28. min: Odriozola. 1-1, 61. min: Ricardo Rodríguez.

Epailea: Istvan Kovacs. Txartel horia atera die Saul (Espainia) eta Zuber (Suitza) jokalariei.