Munduko futbol txapelketapelketa
Ekainaren 14an hasiko da
Errusia 2018rako lau milioi sarrera baino gehiago eskatu dituzte dagoeneko
Agentziak | Erredakzioa
Eskaera gehienak Errusiatik bertatik egin dituzte. Ondoren, eskatutako kopuruaren arabera, Alemania, Argentina, Mexiko, Brasil, Peru, Polonia, Espainia, Kolonbia, AEB eta Herbehereak daude.
-
Munduko futbol txapelketa ekainaren 14an hasiko da. Argazkia: Efe.
Errusia 2018ko Munduko Futbol Txapelketarako lau milioi sarrera baino gehiago eskatu dituzte dagoeneko. Zozketa bidez salduko dituzte, eta urtarrilaren 31ra arte izango da zabalik eskaera egiteko epea.
FIFAk emandako datuen arabera, abenduaren 5ean sarrerak eskatzeko epea abian jarri zutenetik, 4.021.211 eskaera jaso dituzte, gehienak Errusiatik. Ondoren, Alemaniatik, Argentinatik, Mexikotik, Brasiletik, Perutik, Poloniatik, Espainiatik, Kolonbiatik, AEBtik eta Herbehereetatik jaso dituzte eskaera gehien.
Eskaeren % 45 nazioartetik egin dituzte. FIFAk adierazi duenez, zaleak garaiz daude oraindik, urtarrilaren 31ra arte izango baitute eskaera egiteko aukera, plataformaFIFA.com/tickets atarian.
ickets atarian.