Munduko futbol txapelketapelketa
Final-zortzirenak
Hegoafrika 2010: Espainia final-laurdenetan da Portugali irabazita
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Villak sartu du partidako gol bakarra eta espainiarrek 1-0 irabazi dute. Fernando Llorentek debuta egin du eta partida ona jokatu du.
Espainiak 1-0 irabazi dio Portugali final-zortzirenetako partidan eta Hegoafrikako Munduko Kopako final-laurdenetan da jada. Paraguairen aurka jokatuko du Espainiak final-laurdenetan. Paraguaiarrek penaltien txandan gainditu dute Japonia (5-3).
Espainia erasokor zelairatu zen eta lehen sei minutuetan hiru gol aukera argi izan
Bigarren zatia hasi eta jarraian Portugalek gol aukera ona izan zuen, baina Almeidaren erremateak Puyolengan jo zuen eta gutxigatik kanpora joan zen. Partidako 59. minutuan Del Bosquek Torres kendu eta bere ordez Fernando Llorente atera zuen. Irten eta jarraian buruz erremate bikaina egin zuen, baina Eduardo atezainak erantzun bikaina eman zion gola eragotziz. Espainia pixkanaka baloiaren jabe egin zen eta 62. minutuan Villak 1-0ekoa sartu zuen Xavik orpoz emandako pase baten ondoren.
Gola sartu ondoren Espainia izan zen jaun eta jabe eta Portugalek ez zuen ia gol akerarik sortu. Horrenbestez, partida 1-0eko emaitzarekin bukatu zen eta Espainia final-laurdenetan da jada.
Fitxa teknikoa:
1 - Espainia: Iker Casillas; Sergio Ramos, Puyol, Pique, Capdevila; Busquets, Xabi Alonso (Marchena, 93+. min), Xavi, Iniesta, Villa (Pedro, 88. min); eta Fernando Torres (Llorente, 58. min).
0 - Portugal: Eduardo; Ricardo Costa, Carvalho, Bruno Alves, Fabio Coentrao; Pepe (Pedro Mendes, 72. min), Tiago, Raul Meireles; Simao (Liedson, 72. min), Cristiano Ronaldo eta Hugo Almeida (Danny, 58. min).
Golak: 1-0, 63. min: Villa.