Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

F multzoa

Hegoafrika 2010: Italiak ezin izan du Zeelanda Berria gainditu (1-1)

Erredakzioa

Zeelanda Berriak berdinketa historikoa lortu du egungo txapeldunaren aurka (1-1). Multzoko beste neurketan, Paraguaik Eslovakia irabazi (0-2) eta multzoko lidertza hartu du lau punturekin.

Egungo txapelduna den Italiako selekzioak bigarrenez huts egin du Hegoafrikako Munduko Txapelketan. Oraingo honetan, ezin izan du Zeelanda Berria gainditu (1-1), txapelketako selekziorik ahulenetarikoa dena. Kaskar aritu dira italiarrak.

Zeelandaberritarrak, ordea, kementsu aritu dira, nahikoa berdinketa lortzeko argudiorik ez duen Italiako selekzioaren aurrean. Bi berdinketa ditu Lippiren taldeak eta kalkulagailua ateratzen hasi beharko dira sailkapena lortzeko aukerak zeintzuk diren ikusteko.

Lehenengo zatia ez da aurreikusten zenaren berdina izan. Zeelanda Berriak aurrea hartu du markagailuan. Ondoren italiarrek, lehenengo zatian ere, berdinketa lortu dute penaltiz.

Atsedenaldiaren ostean, Camoranesi eta Di Natale agertu dira, baina italiarren irudiak ez du hobera egin.

Fitxa teknikoa:

1 - Italia: Marchetti, Zambrotta, Chiellini, Cannavaro, Criscito, Marchisio (Pazzini, m.62), Montolivo, De Rossi, Pepe (Camoranesi, m.46), Gilardino (Di Natale, m.45) eta Ianquinta.

1 – Zeelanda Berria: Paston, Reid, Nelsen, Vicelich (Christie, m.81), Smith, Bertos, Fallon (Wood, m.63), Elliot, Lochhead, Killen (Barron, m.90+) eta Smeltz.

Golak: 0-1, m.7: Smeltz. 1-1, m.29: Iaquinta, penaltiz.

Eslovakia-Paraguai (0-2):&' || 'nbsp;Paraguaik aise garaitu du&' || 'nbsp;Eslovakia eta final-zortzirenak hurbil ditu

Paraguaiko selekzioak 2010eko Munduko Txapelketako bere lehen garaipena lortu du, 2-0 Eslovakiari, erabateko nagusitasuna erakutsita.

Gerardo Martino hautatzaile paraguaitarrak hiru aurrelari zelairatu ditu eta Paraguai nagusi izan da erabat. Saria 22. minutuan eskuratu du.

Lucas Barriosek pase ona eman dio Enrique Verari, eta azken honek amerikarren lehenengo gola egin du.

Bigarrena partidaren amaiera aldean heldu da, Riverosek eslovakiarren zalantzak baliatu ditu bigarrena egiteko.

Fitxa teknikoa:

0.- Eslovakia: Jan Mucha; Jan Durica, Kornel Salata (m.81 Miroslav Stoch), Martin Skrtel, Peter Pekarik; Vladimir Weiss jr, Marek Hamsik, Zdenko Srtba, Stanislav Sestak (m.69 Filip Holosko); Jan Kozak; Robert Vittek.

2.- Paraguai: Justo Villar; Claudio Morel, Antolin Alcaraz, Paulo Da Silva, Carlos Bonet; Cristian Riveros, Víctor Cáceres, Enrique Vera (m.84 Edgar Barreto); Nelson Valdez (m.67 Aureliano Torres), Roque Santa Cruz eta Lucas Barrios (m.80 Oscar Cardozo).

Golak: 0-1, m.26 Enrique Vera. 0-2, m.83 Cristian Barreto.

LEHENENGO&' || 'nbsp;JARDUNALDIA

Zelanda Berriko Winston Reidek luzapenean sartutako golak puntu bat eman dio bere selekzioari Eslovakiaren aurka (1-1). Eslovakiak jokatu du hobeto eta bigarren zatiaren hasieran markagailuan aurrea hartu du Vitteken burukadari esker.

Fitxa teknikoa:

1 - Zelanda Berria: Paston, Reid, Nelsen, Vicelich (Christie, 78''), Smith, Lochhead, Bertos, Elliot, Fallon, Killen (Wood, 72'') eta Smeltz.

1 - Eslovakia: Mucha, Zabavnik, Durica, Skrtel, Cech, Strba, Weiss (Kucka, 90''+), Hamsik, Jendrisek, Sestak (Holosko, 81'') eta Vittek (Stoch, 85'').

Golak:&' || 'nbsp; 0-1, 50'': Vittek. 1-1, 90+'': Reid

Sari handiegia Paraguairentzat Italiaren aurka (1-1)

Hegoamerikarrak 1-0 irabazten hasi ziren partida osoan izan zuten gol aukera bakarrean gola sartuta. Italiak aukerak bai, baina gol bakarra sartu zuen De Rossiren bitartez.Italiak eta Paraguaik beraien lehen partida jokatu dute Hegoafrikako Munduko Txapelketan eta F multzoko partida hau 1-1eko berdinketarekin bukatu zen.

Fitxa teknikoa:

1 - Italia: Buffon (Marchetti, 46. min), Zambrotta, Cannavaro, Chiellini, Criscito; Montolivo; De Rossi, Pepe, Marchisio (Camoranesi, 58. min), Iaquinta eta Gilardino (Di Natale 73. min).

1 - Paraguai: Justo Villar; Bonet, Antolin Alcaraz, Da Silva, Morel; Vera, Cáceres, Riveros, Torres (Santana, 60. min); Nelson Haedo (Santa Cruz, 68. min) eta Lucas Barrios (Cardozo, 76. min).

Golak: 0-1, 39. min: Alcaraz; 1-1, 63. min: De Rossi.