Munduko futbol txapelketapelketa
C multzoa
Mundiala: Eslovenia da multzoko liderra Ingalaterrak kale egin ondoren
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Ingelesek 0-0 berdindu dute Algeriaren aurka. Esloveniak eta Amerikako Estatu Batuek 2-2 berdindute dute.
Ingalaterrak eta Argeliak C multzoko bigarren ihardunaldiko bigarren partida jokatu dute eta golik gabe (0-0) berdindu dute. Esloveniak eta AEBek ere berdindu egin zuten (2-2).
Ingelesek eta argeliarrek partida kaskarra jokatu zuten ia gol aukerarik gabekoa eta azkenean merezitako berdinketa lortu zuten. Multzo honetan selekzio guztiek dute final-zortzirenetara sailkatzeko aukera.
Fitxa teknikoa:
0 - Ingalaterra: James, Johnson, Carragher, Terry, Cole, Lennon (Wright-Philipps, 6. min3), Gerrard, Lampard, Barry (Crouch, 84. min), Rooney eta Heskey (Defoe, 74. min).
0 - Algeria: Mbolhi, Kadir, Bougherra, Belhadj, Yahia, Halliche, Yebda (Mesbah, 89. min), Lacen, Boudebouz (Abdoun 74. min), Matmour eta Ziani (Guedioura, 80. min).
AEBek markagailua irauli eta berdinketa lortu dute Esloveniaren aurka (2-2)
Esloveniak eta Amerikako Estatu Batuek C multzoko bigarren ihardunaldiko lehen partida jokatu dute eta 2-2ko emaitzarekin bukatu da norgehiagoka.
Esloveniarrek lehen zati dotorea jokatu dute eta 16. minutuan Birsak 1-0ekoa sartu zuen. Atsedenaldira iritsi orduko Ljubijanicek 2-0ekoa sartu zuenm.
Bigarren zatian, amerikarrak markagailua iraultzeko asmoz zelairatu ziren eta berkinketa lortzeraino iritsi ziren. Donovanek 2-1ekoa sartu zuen 48. minutuan eta 82.ean Bradleyk 2-2koa egin zuen. Estatu Batuarrek hirugarren gola ere egin zuten, baina epaileak baloi gabe utzi zuen. Azkenean, 2-2ko berdinketa eta selekzioa bakoitzak puntu bana. C multzoko sailkapenean Eslioveniak lau puntu ditu eta Amerikako Estatu Batuek bi puntu.
Fitxa teknikoa:
2 - AEB: Howard;Cherundolo, DeMerit, Onyewu Gómez min.80), Bocanegra; Dempsey, Bradley,Torres (Edu 46. min), Donovan; Altidore, Findley (Feilhaber 46. min).
Golak: Birsa (13. min), Ljubijankic (43. min), Donovan (48. min), Bradley (82. min).