Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

H multzoa

Hegoafrika 2010: Suitzaren ezustekoa Espainiaren aurka (1-0)

Erredakzioa

Vicente del Bosqueren taldeak Munduko Txapelketaren aurreneko partida galdu du Suitzaren kontra. Multzoko beste partidan Txilek Honduras gainditu du (1-0).

Espainiako futbol selekzioak porrota jaso du Suitzaren aurka Hegoafrikako Munduko txapelketan jokatu duen aurreneko neurketan. Abaguneak izan dira Del Bosqueren gizonentzat, baina akats ugari egin dituzte. Fernandesek sartu du neurketako gol bakarra 52. minutuan.

Espainia Honduras eta Txileren kontrako partidak irabaztera behartuta dago orain.

Fitxa teknikoa:

0 - Espainia: Iker Casillas; Sergio Ramos, Piqué, Puyol, Capdevila, Busquets (Torres, 61''), Xavi, Xabi Alonso, Silva (Navas, 61''), Iniesta (Pedro, 77'') eta Villa.

1 - Suitza: Benaglio, Lichtsteiner, Senderos (Von Bergen, 35''), Grichting, Ziegler; Barnetta (Eggimann, 92''), Inler, Huggel, Gelson Fernandes; Derdiyok (Yakin, 79'') eta Nkufo.

Gola:

0-1, 52'': Fernandes.

Honduras-Txile (0-1)

Txilek ez du huts egin Hegoameriketako taldeen arteko partidan. Nahiz eta irabazi eta joko hobeagoa egin kostata lortu du garaipena Txilek, gainera partida bukatzear Hondurasek gola egiteko abagunea izan du ere.

Fitxa teknikoa:

0 - Honduras: Valladares; Mendoza, Chávez, Figueroa, Izaguirre, Palacios, Guevara (Thomas, min.64), Álvarez, Núñez (Martínez, min.78), Espinoza eta Pavón (Welcome, min.60).

1 - Txile: Bravo; Isla, Medel, Ponce, Vidal (Contreras, min.81), Carmona, Millar (Jara, min.52), Fernández, Sánchez, Valdivia (Mark González, min.87) eta Beausejour.

Gola: 0-1: Beausejour (min.34)

Hegoafrikako Munduko Kopa

&' || 'nbsp;