Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

G multzoa

Hegoafrika 2010: Brasilek Ipar Koreari irabazi eta multzoko liderra da

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Los brasileños han ganado con un marcador de 2-1. Multzo honetako lehen partidan Boli Kostak eta Portugalek 0-0 berdindu dute.

Brasil da G multzoko liderra gaur Hegoafrikako Munduko Kopan jokatu duen lehen partidan Ipar Koreari 2-1 irabazi ondoren. Multzoko beste partidan Boli Kostak eta Portugalek 0-0 berdindu zuten.

Partidan goitik behera nagusi izan da Brasil. Gol aukera mordoa sortu ditu talde brasildarrak, baina Ipar Korea taktikoki eta defentsa lanean ondo ibili da. Hori dela eta Brasilek ezin izan du golik sartu lehen zatian eta atsedenaldira 0-0eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatian gauzak antzera joan ziren. Brasil izan zen jaun eta jabe eta 55. minutuan Maiconek hegaletik eginiko jokaldi baten bitartez 1-0ekoa sartu zuen. Gol honek min handia egin zion Ipar Koreari eta asiarrak ez ziren Julio Cesarren ate ingurura hurbiltzeko gai izan. Gola sartu ondoren Brasilek lasaitasun galanta hartu zuen eta 72. minutuan Elanok 2-0ekoa sartu zuen. Bazirudien Brasilek erraz irabaziko zuela norgehiagoka, baina 89. minutuan Ji Yum Namek 2-1 sartu zuen Ipar Korearentzat eta urduri jarri ziren brasildarrak hiru minutuz. Azkenean, 2-1ekoarekin amaitu zen partida eta Brasilek hiru puntuak eskuratu zituen.

Hegoafrika 2010: Boli Kostak eta Portugalek, golik gabeko berdinketa

Portugalek eta Boli Kostak G mulztoko lehen partida jokatu zuten eta norgehiagoka 0-0eko emaitzarekin bukatu zen.

Partidak gol aukera gutxi izan zituen, baina oso lehiatua izan zen, intentsitate handikoa eta sarrera gogorrak ere ugariak izan ziren. Lehen 45 minutuetako lehen aukera Portugalentzat izan zen. Cristiano Ronaldoren jaurtiketa zutoinera joan zen. Geroago, Boli Kostak eranztuna eman zuen, baina Tioteren jaurtiketa langa gainetik kanpora joan zen. Lehen zatia golik gabe bukatu zen (0-0).

Bigarren zatian Boli Kostak baloiaren jabetza eduki nahi izan zuen, baina gol aukera argiena eta bakarra Portugalek izan zuen, baina Barry atezainak erantzun bikain batekin portugaldarren gola eragotzi zuen. Azken minutuan Drogbak gol aukera bikaina izan zuen. Area barruan sartu zen eta normalean huts egiten ez duena huts egn zuen. Azkenean, golik gabeko berdinketa (0-0) eta puntu bana selekzio bakoitzarentzat.

Fitxa teknikoa:

0 - Boli Kosta: Barry; Demel, Kolo Toure, Zokora, Tiene; Tiote, Eboue (Romaric, 89. min), Yaya Toure; Didane, Gervinho Kouassi (Keita, 82. min) eta Kalou (Drogba, 66. min).

0 - Portugal: Eduardo; Paulo Ferreira, Ricardo Carvalho, Bruno Alves, Coentrao; Pedro Mendes, Meireles (Rubem Amorim, 85. min), Deco (Tiago, 62. min), Cristiano Ronaldo, Danny (Simao, 55. min) eta Liedson.