Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Ikerketa

Hegoafrika 2010: Brasil, Alemania eta Italia, hautagai nagusiak

Erredakzioa

Hala dio 'PricewaterhouseCoopers' enpresak egindako eredu ekonometriko batek. Honen arabera, Espainia ez da faborito nagusien mailan arituko.

Espainiako futbol-selekzioa ez da Hegoafrikako&' || 'nbsp;Munduko Txapelketa irabazteko hautagaien artean. ''PricewaterhouseCoopers'' enpresak eraikitako eredu ekonometriko batek irabazlea Brasil, Alemania edo Italia izango dela dio.&' || 'nbsp;Ikerketak hartzen dituen datuak: aurreko&' || 'nbsp;txapelketetako sailkapena, antolatzaile izatearen ondorioa, biztanle-kopurua edota herritarren batez besteko irabaziak.

FIFAren sailkapenean bigarren postua badago ere,&' || 'nbsp;Espainia zazpigarrena da ikerketa honetan, aurreko&' || 'nbsp;Munduko Txapelketako emaitza kaskarrek balioa hartu baitute.

Brasilgo selekzioa eta Alemaniakoa dira faborito nagusioak. Argentina,&' || 'nbsp;Ingalaterra, Grezia eta Portugal atzetik dira.

Ikerketak dio antolatzaile izatea edo hurbileko herrialde batekoa izateak baduela garrantzia eta ondorioa lortutako emaitzarengan.