Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Lesioa

Hegoafrika 2010: Didier Drogbak ez du Munduko Txapelketa jokatuko

Erredakzioa

Aurrelari bolikostarrak kubitoa hautsi du Japoniaren aurkako adiskidantzazko partidan eta ezin izango du Munduko Txapelketa.

Boli Kostako kapitainak, Didier Drogbak, ez du Hegoafrikako Munduko Txapelketa jokatuko, eskuin kubitoa hautsi baitu du Signen Japonen aurka jokatutako adiskidantzazko partida.

Drogbak lesioaren larritasuna konfirmatu du L''Equipe egunkarira egindako adierazpenetan.

Drogbak tupust egin zuen Marcus Tulio Tanaka jokalariarekin 15. minutuan, eta erietxe batera eraman behar izan zuten. Bertan egindako azterketek lesioaren larritasuna berretsi zuten eta aurrelariak ezin izango de Hego Afrikako Munduko Txapelketa jokatu.

Sven Goran-Eriksson Boli Kostako hautatzailea arduratuta agertu zen hedabideen aurrean. "Ukondoan min hartu du, eta min latza gainera. Gure kapitaina da eta munduko jokalaririk onenetarikoa. Zorte txarra eduki dugu". Tulio jokalari japoniarra ez zuen gaitzetsi. "Futbola kontaktua da eta ezbeharra izan da jokaldi madarikatu hau", gaineratu zuen entrenatzaileak.