Munduko futbol txapelketapelketa
Adiskidantzazko partida
Espainia-Hego Korea, (1-0): Garaipena eta zalantza ugari jokoan
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Jesus Navasek sartu zuen gola azken minutuetan. Javi Martinezek eta Llorentek hasieratik jokatu zuten eta maila kaskarra erakutsi zuten.
Espainiak Innsbrucken (Austria) jokatu zuen Hego Korearen aurka adiskidantzazko partida eta espainiarrek 1-0eko emaitzarekin lortu zuten garaipena.
Vicente Del Bosque hautatzaileak ez ohiko jokalariak atera zituen. Adibidez, Reina izan zen atezaina lehen zatian eta Javi Martinez, Fernando Llorente eta Jesus Navas ere hasierako hamaikakoan izan ziren. Bigarren zatian Victor Valdesek jokatu zuen atepean.
Espainiako selekzioa izan zen nagusi eta baloiaren jabe, baina Hego Koreak ere gol aukera batzuk izan zituen. Navasek gol ikaragarri batekin erabaki zuen partida 87. minutuan. Azkenean, 1-0eko emaitzarekin Espainia izan zen irabazle.
Fitxa teknikoa:
1 - Espainia: Reina (Valdes, 46. min); Sergio Ramos, Raúl Albiol, Marchena, Capdevila; Javi Martínez (Silva, 80. min), Cesc (Xavi, 58. min), Iniesta (Xabi Alonso, 58. min), Navas, Mata (Pedro, 58. min); eta Llorente (Villa, 58. min).
0 – Hego Korea: Lee Woon Jae (Jung Sun, 46. min); Oh Beom Seok (Cha Du Ri, 81. min), Kim Hyung, Lee Jung Soo, Lee Young; Lee Cheng Yong, Kim Jung Woo, Ki Sung Yueng, Yeom Ki (Ahn Jung, 66. min); Park Chu eta Kim Jae (Kim Nam, 46. min).
Gola: 1-0, 87. min: Navas.