Munduko futbol txapelketapelketa
FIFAk erabakita
Qatarreko 2022ko Munduko Txapelketako finala, abenduaren 18an
Erredakzioa
Mundiala neguan jokatuko da, azaroa eta abendua artean, nazioarteko hainbat liga eta txapelketa jokoan direnean.
-
Alemania, Munduko Txapelketako egungo txapelduna. Efe.
Qatarreko 2022ko Munduko Txapelketako finala abenduaren 18an jokatzea erabaki du FIFAko Batzorde Exekutiboak, ostegunean, Zurichen egindako bileran.
Qatarren udan izaten diren temperatura altuen ondorioz, FIFAk 2022-23 denboraldiko egutegia berriro antolatu du, eta, entolaketa berri horren arabera, Munduko Txapelketa azaroan eta abenduan jokatuko da, nazioarteko hainbat liga eta beste txapelketa jokoan daudenean.
Munduko Txapelketa historian lehen aldiz neguan jokatzeko erabakia Walter de Gregorio FIFAko bozeramaileak aurreratu zuen: "Aurreikuspenen arabera, 28 egun beharko ditugu txapelketa jokatzeko. Hurrengo bileran nazioarteko egutegiaz arituko gara".