Munduko futbol txapelketapelketa
0-3
Brasilek, burua altxatu ezinik eta hirugarren postua Holandak lortu du
Erredakzioa
Van Persiek estreinatu du markagailua 2. minutuan, 0-2koa Blindek egin du, 15.ean eta hirugarrena Wijnaldumena izan da, luzapenean.
-
Van Persie, lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Holanda hirugarren sailkatu da Brasilgo Munduko Futbol Txapelketan Brasil anfitrioia mendean hartuta (0-3).
Holandarrak gehiago izan dira lehen zatian. Van Persiek estreinatu du markagailua, lehen zatiko 2. minutuan, jokaldi polemiko batean. Robbenek Van Persieren pasea jaso du, baina Thiago Silvak sorbaldatik heldu dio eta lurrera bota du. Falta areatik kanpo egin dio, baina epaileak penaltia adierazi du eta jokalari brasildarrari txartel horia erakutsi dio. Var Persiek ez du hamaika metroetatik kale egin.
0-2koa Blindek egin du, 15.ean. Wijnaldumek eskuinetik erdiratu du, David Luizek urrundu du baloia, baina aldaratzea Blindi heldu zaio eta eskuinarekin sarea zulatu du.
Bigarren zatian ere Louis Van Gaalen selekzioa izan da nagusi. Brasil gola egiten saiatu den arren, ez da markagailuari buelta emateko gai izan. Luzapenean, Holandaren hirugarren gola egin du Wijnaldumek sartu du.
Fitxa teknikoa:
0. Brasil: Julio Cesar; Maicon, Thiago Silva, David Luiz, Maxwell; Luiz Gustavo (46' Luiz Gustavo), Paulinho (56' Hernanes), Ramires (72' Hulk); Oscar, Willian; eta Jô.
3. Holanda: Jasper Cillessen (91' Michael Vorm); Dirk Kuyt, Stefan De Vrij, Ron Vlaar, Bruno Martins Indi, Daley Blind (69' Daryl Janmaat); Georginio Wijnaldum, Jordy Clasie (90' Joel Veltman), Jonathan De Guzman; Arjen Robben eta Robin Van Persie.
Golak:
0-1 (3'): Van Persie, penaltiz.
0-2 (17'): Blind.
0-3 (91'): Wijnaldum