Munduko futbol txapelketapelketa
Finala igandean
Alemaniak eta Argentinak hirugarrenez neurtuko dituzte indarrak
Erredakzioa
Mexikon, 1986. urtean, aurrez aurre aritu ziren eta lau urte geroago, Italian, elkarren kontra jokatu zuten berriro ere.
-
Argentina finalean da. Argazkia: EFE
Argentinak eta Alemaniak hirugarrenez neurtuko dituzte indarrak Munduko Futbol Txapelketa bateko finalean. Mexikon, 1986. urtean, aurrez aurre aritu ziren eta lau urte geroago, Italian, elkarren kontra jokatu zuten.
Alemaniak Brasil jipoitu zuen asteartean (1-7) eta Argentinak penaltietan (2-4) kanporatu zuen Holandako selekzioa. Igande honetan, 21:00etatik aurrera, titulua izango dute helburu.