Munduko futbol txapelketapelketa
16 gol
Klose, Munduko Txapelketetan gol gehien sartu dituen jokalaria
Aurrelari alemaniarra Mundialetan gol gehien sartu dituen futbolaria da Brasili finalerdietan sartutako golaren ondoren. 16 gol sartu ditu lau Mundialetan eta Ronaldo brasildarraren marka gainditu du.
-
Klose, Brasili finalerdietan sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Miroslav Klose da Munduko Txapelketen historian gol gehien sartu dituen jokalaria, 16 golekin. Aurrelari alemaniarrak lau Munduko Txapelketetan parte hartu du (2002, 2006, 2010, 2014) eta Ronaldo Nazario brasildarrak 15 golekin zuen marka gainditu egin du.
Klosek 2014ko Munduko Txapelketako finalerdietan sartutako golarekin 16 gol lortu ditu parte hartu duen lau Mundialetan. Aurtengo Munduko Kopan Ghanaren aurkako partidan sartutako golarekin berdindu zuen Ronaldoren marka, eta 2014ko uztailaren 8an lortu zuen brasildarraren marka haustea. Aurrelari alemaniarrak duela 12 urte eta aste bat lortu zuen bere lehen gola Munduko Txapelketa batean.
Munduko Txapelketetan gol gehien sartu dituzten jokalariak:
Miroslav Klose (ALE): 16 gol (2002, 2006, 2010, 2014)
Ronaldo Nazario (BRA): 15 gol (1998, 2002, 2006)
Gerd Müller (ALE): 14 gol (1970, 1974)
Just Fontaine (FRA) : 13 gol (1958)
Pele (BRA) : 12 gol (1958, 1962, 1966, 1970).