Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Brasil 2014

Frantziak aurrera egin du, Nigeria kanporatuta (2-0)

Erredakzioa

Paul Pogbak estreinatu du markagailua, 79. minutuan, eta 2-0ekoa Joseph Yobo Nigeriako jokalariak sartu du bere atean, partidako luzapenean.

  • Jokalari frantziarrak, aurreneko gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Jokalari frantziarrak, aurreneko gola ospatzen. Argazkia: EFE

Frantziako selekzioa Munduko Futbol txapelketako final-laurdenetarako sailkatu da Nigeria mendean hartuta (2-0). Hurrengo kanporaketan Alemania-Aljeria partidako irabazlearen aurka arituko da.

Paul Pogbak estreinatu du markagailua buruz, 79. minutuan, Vincent Enyeama atezainaren akatsa baliatuta.

Frantziarren bigarrena Nigeriako Joseph Yobok sartu du bere atean, neurketako luzapenean. Gola Realeko Antoine Griezmannen errematea aldaratzen saiatu denean egin du.

Fitxa teknikoa:

2. Frantzia: Lloris; Debuchy, Varane, Koscielny, Evra, Cabaye, Matuidi, Pogba, Valbuena (Sissoko, 92'), Giroud (Griezmann, 62') eta Benzema.

0. Nigeria: Enyeama, Ambrose, Yobo, Omeruo, Oshaniwa, Onazi (Reuben Gabriel, 59'), Mikel, Musa, Moses (Nwofor, 87'), Odemwingie eta Emenike.

Golak:

1-0, 79': Pogba.

2-0, 90': Joseoh Yobo (bere atean).