Munduko futbol txapelketapelketa
Laurnbatean (18:00)
Brasil eta Txile, aurrez aurre final-zortzirenetako lehen partidan
Erredakzioa
Scolarik atzelariekin egin du lan, batez ere, azken egun hauetan. Sampaoliren zalantza bakarra defentsan dago: hiruko edo lauko lerroa jarri dezake.
-
Neymar eta Fred brasildarrak. Argazkia: EFE
Brasilek eta Txilek indarrak neurtuko dituzte Munduko Futbol Txapelketako final-zortzirenetan (larunbatean, 18:00). Anfitrioiak garaipena behar du eta zaleak konbentzitzea du helburu. Txilek, bestalde, multzoen fasean egindako lan onari jarraipena eman nahi dio.
Belo Horizonteko Mineirao futbol-zelaian jokatuko da kanporaketako aurreneko partida. Aurrez aurre Neymar eta Alexis Sanchez izango dira.
Scolarik ez du aldaketa handirik egingo, baina entrenatzaileak atzelariekin, batez ere, egin du lan azken egun hauetan.
Txilen ere ez da nobedade nabarmenik egongo. Sampaoliren zalantza bakarra defentsan dago. Hiruko edo lauko lerroa jarri dezake.
Ustezko hamaikakoak:
Brasil: Julio Cesar; Daniel Alves, Thiago Silva, David Luiz, Marcelo; Luiz Gustavo, Fernandinho, Oscar; Hulk, Neymar eta Fred.
Txile: Claudio Bravo; Eugenio Mena, Gonzalo Jara, Gary Medel, Mauricio Isla; Arturo Vidal, Marcelo Díaz, Charles Aránguiz; Jorge Valdivia, Eduardo Vargas eta Alexis Sanchez.