Munduko futbol txapelketapelketa
F multzoa
Argentinak lehen postua berretsi nahi du, Nigeriaren kontra
Erredakzioa
Afrikarrek, bestalde, puntu bat lortu beharko dute, gutxienez, multzoko liderraren kontra. Iranek ere txapelketan aurrera egin nahi du, eta horretarako Bosnia gainditu beharko du.
-
Di Maria eta Messi argentinarrak. Argazkia: EFE
Argentinak final-zortzirenetarako txartela ziurtatuta dauka dagoeneko, baina F multzoko lehen postua eskuratzea du helburu. Horretarako, Nigeria gainditu beharko du.
Afrikarrek ere txartela dute helburu, eta gutxienez puntu bat lortu beharko dute multzoko liderraren kontra.
Ustezko hamaikakoak:
Nigeria: Vincent Enyeama; Kenneth Omeruo, Joseph Yobo, Juwon Oshaniwa, Efe Ambrose; Peter Odemwingie, John Obi Mikel, Ogenyi Onazi, Michael Babatunde, Ahmed Musa; eta Emmanuel Emenike.
Argentina: Sergio Romero; Pablo Zabaleta, Ezequiel Garay, Federico Fernández, Marcos Rojo; Fernando Gago, Javier Mascherano, eta Angel Di Maria; Sergio Agüero, Lionel Messi eta Gonzalo Higuaín.
Bosnia-Iran
Beste neurketan, Bosniak eta Iranek neurtuko dituzte indarrak. Iranek final-zortzirenak ditu helburu, eta Bosnia, bestalde, kanporatuta dago dagoeneko.
Carlos Queirozek zuzentzen duen selekzioak orain arte egin ez duena egin beharko du: golak sartu (0-0 Nigeriaren aurka eta 0-1 Argentinaren kontra). Gainera, Nigeriaren porrota beharko du txapelketan bizirik jarraitzeko.
Ustezko hamaikakoak:
Bosnia: Begovic; Mujdza, Ojemen Bicakcic, Spahic, Kolasinac; Medunjanin, Pjanic, Misimovic, Hajrovic, Dzeko edo Visca eta Ibisevic.
Iran: Haghighi; Montazeri, Hosseini, Sadeghi, Pooladi; Heydari, Timotian, Nekounam, Dejagah; Jahan Bakhsh eta Reza Ghooichanejhad.