Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

B multzoa

Holandak lotsagarri utzi du Espainia (1-5)

Erredakzioa

Del Bosqueren taldea penaltiz aurreratu den arren, Holanda jaun eta jabe izan da. Van Persie (2), De Vrij eta Robben (2) izan dira holandarren golegileak.

  • Van Persie izan da partidako izarretako bat, Robbenekin batera. Efe.

    Van Persie izan da partidako izarretako bat, Robbenekin batera. Efe.

Holandak sekulako jipoia eman dio Espainiari, Brasil 2014 Munduko Txapelketako partidan. Holandarrak jaun eta jabe izan dira eta 1-5 nagusitu dira, eta Hegoafrikako munduko txapelketako fianleko errebantxa hartu dute.

Selekzioak ez du azken urteetan antzeko jiporik jaso. Abiadurarik gabe, bizitasunik gabe... eta jokorik gabe. Indarra eta kemena Van Gaalen taldeak jarri du.

Espainia izan da, hala ere, gola egiten lehena. Diego Costa area barruan jausi da eta epaileak penaltia adierazi du. Xabi Alonsok jaurti eta 1 eta 0ejoa jarri du markagailuan.

Lehen zatiko 42. minutuan Silvak eskura izan du 2 eta 0ekoa sartzea; Espainia ondo ari zen orduan, baina jokalariak huts egin du, eta hor bukatu da partida Espainiarentzat.

Aurkariak askoz gehiago izan dira fisikoki, eta minutuek aurrera egin ahala partida kontrolpean hartu dute. Robin Van Persie Manchester Unitedeko erdilariak banakoa egin du burukada ikusgarri baten bidez, 44. minutuan.

Atsedenaldiaren ostean, Robbenek aurretik jarri ditu Van Gaalen gizonak. Eta Espainia amore eman du. Ezinean ibili dira. Defentsan makal, zelai erdian galduta eta aurrean zuloa aurkitu ezinda.

Partida laranja kolorekoa izan da, gotik behera. 1 eta 3koa De Vrijek egin du, falta jaurtiketa baten ondoren. 1 eta 4koa Van Persiek sartu du, Casillasen huts ikaragarria aprobetxatuta. Bosgarrena eta azkena Robbenek sartu du, Del Bosquere taldearen amesgaiztoari amaiera emanda.

Fitxa teknikoa:

ESPAINIA: Casillas; Azpilicueta, Sergio Ramos, Piqué, Jordi Alba; Xabi Alonso (Pedro, 62. min), Sergio Busquets; Silva (Cesc Fábregas, 78.min), Xavi, Iniesta; Diego Costa (Torres, 62. min).

HOLANDA: Cillessen; Janmaat, De Vrij (Veltman, 77. min), Vlaar, Martins Indi, Blind; De Jong, De Guzmán (Wijnaldum, 62. min), Sneijder; Robben y Van Persie (Lens, 79. min).

GOLAK: 1-0, min.27, Xabi Alonso, penaltiz. 1-1, 43. min, Van Persie. 1-2, 53. min, Robben. 1-3, 65. min, De Vrij. 1-4, 71. min, Van Persie. 1-5, 80. min, Robben.