Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Brasil 2014

Portugal, Grezia eta Ukraina, Munduko Txapelketatik gertu

Erredakzioa

Portugaldarrek 1-0 irabazi diote Suediari. Greziako selekzioak 3-1 mederatu du Errumania eta Ukrainak 2-0 irabazi dio Frantziari.

1:08

Ostiralean jokatu ziren 2014ko Brasileko Munduko Txapelketara sailkatzeko kanporaketetako joaneko partidak. Portugalek, Greziak eta Ukrainak aurrerapausoa eman zuten.

Portugalek 1-0 irabazi zion Suediari. Cristiano Ronaldok sartu zuen partidako gol bakarra, 82. minutuan. Greziak 3-1 irabazi zion Errumaniari Mitrogluren (2) eta Salpingidisen golekin. Stancuk sartu zuen errumaniarren gola. Ukrainak, aldiz, ezustekoa eman zuen Frantziari 2-0 irabazita. Frantziako selekzioak emaitza irauli beharko du itzulerako partidan, Mundialean egon nahi badu.

Europako laugarren kanporaketa Islandiak eta Kroaziak jokatu zuten. Partida, golik gabeko berdinketarekin (0-0) bukatu zen, eta kanporaketa zabalik dago.