Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Iberiar peninstulan

Brasileko Munduko Txapelketako partiden ordutegiak

Erredakzioa

FIFAk Mundialeko partiden ordutegiak publikatu ditu. Iberiar penintsulan, 16:00etan, 18:00etan, 19:00etan, 20:00etan, 22:00etan, 24:00etan eta 02.00etan jokatuko dira norgehiagokak.

  • Brasileko selekzioa. Efe.

    Brasileko selekzioa. Efe.

2014ko Brasileko Munduko Txapelketa ekainaren 12an hasiko da Sao Paulon, eta FIFAk partiden ordutegiak jakitera eman ditu, nahiz eta, oraindik selekzio batzuk txartela lortu beharra daukaten.

Brasil eta Iberiar penintsularen artean diferentzia dago ordutegian, baina Munduko Kopako partidak ez dira ordutegi txarrean ikusiko Iberiar penintsulan. Norgehiagokak, 16:00etan, 18:00etan, 19:00etan, 20:00etan, 22:00etan, 24:00etan eta 02.00etan jokatuko dira Iberiar penintsulako ordutegian.

Txapelketa ekainaren 12an hasiko da, eta lehen partida 20:00etan (Iberiar penintsulako ordutegian) jokatuko da. Munduko Txapelketako finala, aldiz, ekainaren 13an jokatuko da, 19:00etan (Iberiar penintsulako ordutegian).