Itxi

Reala

14. jardunaldia

Realak gol-zaparrada lortu du Mestallan (2-5)

Erredakzioa

Montanierren taldeak urrezko garaipena lortu du Valentziaren aurka. De la Bella, Mikel Gonzalez, Ifran, Agirretxe eta Vela izan dira golegileak.

  • De la Bella, gola ospatzen. Argazkia: EFE

    De la Bella, gola ospatzen. Argazkia: EFE

Realak urrezko garaipena eskuratu du Mestallan, Valentzia mendean hartuta (2-5). Merezitako gol-zaparrada lortu dute txuri-urdinek, baina azpimarratzekoa da Valentziak hamar jokalariekin jokatu duela bigarren zati osoa.

Joko ona eskaini du talde donostiarrak lehen zatian. Aurreneko ordu laurdenean Valentzia izan da gehiago, eta Roberto Soldadok markagailua estreinatu du 2. minutuan Bernat gaztearen erdiraketa baliatuta. Partida maldan gora jarri zaio Montanierren taldeari, baina ez du amore eman eta susperraldia erabatekoa izan da.

Lan bikaina egin du Realak eta abagune pilo sortu ditu taldeak. Garbienak Griezmann, Vela, Ifran eta Xabi Prietorentzat izan dira, baina berdinketaren gola De la Bellak egin du 43. minutuan. Zurutuzaren pasea bikaina izan da, eta jokalari katalanak gol ederra sartu du. Bi minutu lehenago, 41.ean, txartel gorria erakutsi dio epaileak Jonasi (ukondoarekin eman dio Zurutuzari) eta Valentzia hamarrekin geratu da.

Bigarren zatian asko sufritu du Realak. Ondo zelairatu da, eta markagailuan 1-3 aurreratu da Mikel Gonzalezen (56. minutua) eta Ifranen (63') golekin, baina 72.ean gola egin du Soldadok eta, oraindik ere, edozer gauza gerta zitekeen.

Orduan agertu da Imanol Agirretxe, eta 82. minutuan partida erabakita utzi du. Baina Velak ere bere gola erdietsi nahi zuen. Clos Gomez epaileak Feghoulik Velari egindako penaltia adierazi ,du eta mexikarrak berak sartu du gola hamaika metroetatik.

Montanierren gizonek denboraldiko seigarren garaipena eskuratu dute eta dagoeneko 20 puntu dituzte. Hurrengo asteburuan Getafe hartuko dute Anoetan.

Fitxa teknika:

Valentzia: Alves; Joao (Valdez, 76'), Costa, Ruiz, Cissokho (Guardado, 65'); Banega, Gago, Feghouli, Jonas, Bernat (Viera, 65') eta Soldado.

Reala: Bravo; C.Martinez, Mikel, Iñigo, De la Bella; Zurutuza (Castro, 72'), Pardo, Prieto, Vela, Ifran (Agirretxe, 78') eta Griezmann (Javi Ros, 74').

Golak:

1-0, 2', Soldado.
1-1, 44', De la Bella.
1-2, 56', Mikel.
1-3, 68', Ifran.
2-3, 73', Soldado.
1-4, 83', Agirretxe.
1-5, 91', Vela (p).

Horrelakoa izan da partida eitb.com-en