Itxi

Reala

Reala-Espanyol (0-1)

Colottoren gol batek Reala hondoratu du Anoetan

Erredakzioa

Espanyoleko atzelariaren gola bigarren zatiko azken 15 minutuetan heldu da eta txuri-urdinek ezin izan dute berdinketa lortu. Realak abagune gehiago izan ditu lehen zatian, baina ez du asmatu.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Reala: Zubikarai; Carlos Martínez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi, Estrada (Chory Castro, 66. minutua), Bergara (Ros, 75. minutua); Xabi Prieto (Ifran, 79. minutua), Vela eta Agirretxe.

Espanyol: Christian Alvarez; Raul Rodriguez, Colotto, Moreno, Víctor Alvarez; Raul Baena, Christian Gomez, Verdu, Wakaso (Christian Alfonso, 64. minutua); Sergio Garcia (Stuani, 63. minutua), Longo.

Golak: 0-1, 78. minutua: Colotto.

Realak 0-1 galdu du Espanyolen kontra Anoetan. Txuri-urdinek gehiago merezi izan dute, baina kataluniarren gol batek neurketa erabaki du. Horrela, donostiarrak arazoetan sartu dira eta Kataluniako taldeak sailkapenean arnasa hartu du.

Jokoan asko zegoen eta bi taldeek errespetu handia azaldu dute lehen zatian. Espanyolek baloiaren jabetza izan du aurreneko minutuetan, baina pixkanaka-pixkanaka Reala esnatu da eta lehen zatiko aukerarik onenak izan ditu.

Sergio Garciak ate azpian txuri-urdinen burukada bat kornerrera aldaratu du. Espanyoleko jokalariak baloia eskuarekin ukitu duela eskatu du Anoetak, baina epaileak kornerra adierazi du. Lehenago Carlos Vela bi aldiz saiatu da, baina Cristian Alvarezek bi jaurtiketak aldaratu ditu.

Atsedenaldia baino lehen Illarramendik jaurtiketa ikusgarria egin du areaz kanpotik eta Espanyoleko atezainak erantzun paregabea eman dio berriro.

Donostiarren nagusitasuna bigarren zatian areagotu egin da. Vela gipuzkoarren jokoa zuzendu du eta Agirretxe errematean saiatu da, baina ez du asmatu.

Lan handiaren ostean eta Atletico Madrilen aurka gertatu bezala, Realak porrotaren gola jaso du partidaren hondarrean. Colottok ederki aprobetxatu du baloi solte bat area barruan neurketa erabakita uzteko.