Reala
2013an bukatzen zitzaion
Markel Bergarak 2016ra arte luzatu du kontratua Realarekin
Erredakzioa
Talde txuri-urdina eta jokalaria akordiora iritsi dira, eta alde biak lotzen dituen kontratua hiru urte gehiagorako luzatzea erabaki dute. 2013an amaitzen zitzaion kontratua Realeko erdilariari.
Markel Bergarak Realarekin kontratua berritu du. 2016ko ekainaren 30era arte. Hala jakinarazi du talde txuri-urdinak.
Ostegun goizean sinatu du kontratu berria Anoetan Jokin Aperribay presidentea bertan egon delarik. Bergara eta Reala lotzen zituen kontraua 2013. urteko ekainaren 30ean bukatzen zen. Ondorioz, hiru rte gehiago luzatu du kontratua erdilari txuri-urdinak.