Itxi

Reala

Porrota Mallorcan (1-0)

Esku hutsik

Erredakzioa

Hasiera itxaropentsu batean ostean, minutuek aurrera egin ahala okerrera egin du Realaren jokoak, eta Casadesusek etxekoen gola sartu du 75.ean.

  • Nunes eta Agirretxe. Argazkia: EFE

    Nunes eta Agirretxe. Argazkia: EFE

Realak porrota jaso du Mallorcaren aurka BBVA Ligako hirugarren jardunaldiko partidan. Victor Casadeus izan da partidako golegilea (1-0).

Ondo hasi du talde txuri-urdinak partida, jaun eta jabe. Neurketako lehen gol aukera Agirretxerena izan da. Bitartean, zain zegoen Mallorca, bere aukeraren zain.


Minutuek aurrera egin ahala orekatu da norgehiagoka, jabe argirik gabe. Pereira, Victor eta Nsue jokalariek izan dute Bravo gainditzeko abagunea. Realean, Pardo izan da etxeko atzelarien lana oztopatu duen bakarra.

Joaquin Caparrosen taldea Reala baino gehiago izan da bigarren zatian, baina, hala ere, partida hutsean bukatuko zela ematen zuen. Orduan heldu da Mallorcaren gola (75, minutua): Victor Casadesusek buruz errematatu du Javi Marquezen erdiraketa bikaina (1-0).

Fitxa teknikoa:

1 - Mallorca: Aouate; Ximo, Nunes, Coincençao, Lopez; Pereira, Marquez (Marti, 87'), Pina (Joao Victor, 79'), Nsue (Alfaro, 64'); Victor eta Hemed.

0 - Reala: Bravo; Estrada, Ansotegui, Mikel Gonzalez; De La Bella (Ifran, 78'); Markel, Ruben Pardo, Illarramendi (Jose Angel, 85'), Xabi Prieto; Vela (Griezmann, 69') eta Agirretxe.

Golak:
1-0, 75': Victor Casadesus.