Reala
Denboraldiaurrea
Realak Aranburu omendu eta Eibar (3-0) hartu du mendean, Azpeitian
Erredakzioa
Txuri-urdinek armaginak gainditu dituzte Llorentek, Griezmannek eta Xabi Prietok sartutako golei esker. Aranburu partidaren atarian omendu du talde donostiarrak.
Partida parekatua hasi da, baina 19. minutuan Llorentek areaz kanpo baloi bat aprobetxatu eta arratsaldeko aurreneko gola sartu du.
Bigarren zatiko 73. minutuan Realak aldea areagotu du. Griezmannek areaz kanpo jaurtiketa gurutzatua egin eta armaginen atezaina gainditu du. Xabi Prietok markagailua itxi du Realaren hirugarren gola sartuta.
Neurketa hasi baino lehen, Aranburuk jarraitzaileen eta taldekideen omenaldia jaso du Aurresku baten bidez. Gainera, talde txuri-urdinak denboraldi honetako elastikoa oparitu dio.