Itxi

Reala

Errege Kopa

Mallorca-Reala (6-1): Realaren porrot lotsagarria Son Moixen

Erredakzioa

Txuri-urdinek agur esan diote Kopari. Realak joaneko norgehiagokan egindako lana pikutara bidali du eta lotsagarri aritu da Mallorcan. Mallorcaren berdinketaren ostean Reala desagertu egin da.

  • Zubikarairen atsekabea Mallorcaren gol bat hartu eta gero. Argazkia: EFE

    Zubikarairen atsekabea Mallorcaren gol bat hartu eta gero. Argazkia: EFE

Reala Errege Kopatik at geratu da Mallorcan lotsagarri jokatu ostean. Joaneko partidan lortutako 2-0ekoa eta Son Moixen Ifranek lehen minutuetan sartutako gola ez dute aprobetxatu txuri-urdinek. Mallorcaren berdinketarekin Reala neuketatik desagertu egin da.

Realak lo hasi du neurketa, baina zorionez ez du ondoriorik izan. Caparrosen taldeak pare bat aukera izan ditu, baina ez du golik egin. Txuri-urdinek erreakzionatu eta markagailuan aurrea hartu dute. Ifranek gola sartu du De la Bellaren erdiraketa bikain bat aprobetxatuz.

Mallorcak kolpe handia hartu du eta kanporaketa erabakita zegoela ematen zuen. Gainera, gipuzkoarrek baloiaren kontrola bereganatu dute. Baina dena okertu egin da areatik gertu egindako falta batean. Castrok jaurtiketa ikaragarria egin eta baloia Zubikarairen eskuadratik sartu da.

Mallorcak lehen gola sartu ostean Realak porrot egin du. Hemedek bigarrena egin du areaz kanpo 36. minutuan, Nunesek korner batean hirugarrena sartu du 38. minutuan eta Castrok laugarrena Zubikarairen hutsegite argi bat aprobetxatuz 40. minutuan.

Egoerak ez du hobera egin atsedenaldiaren ostean, izan ere, talde gipuzkoarrak beste bi gol hartu ditu. Alfarok eta Hemedek txuri-urdinen atea zulatu dute berriro, eta Reala aukerarik gabe utzi dute. Norgehiagokaren ostean egindako adierazpenetan, Montanierrek gogor kritikatu ditu bere jokalariak.


Fitxa teknikoa:

Mallorca: Calatayud; Zuiverloon (Company, 65. minutua), Nunes, Crespi, Bigas; Alfaro, Marti, Pina, Castro (Tejera, 80. minutua); Hemed eta Ogunjimi (Nsue, 78. minutua).

Reala: Zubikarai; Estrada, Martinez, Demidov, De La Bella; Xavi Prieto (Griezmann, 60.minutua), Mariga (Aranburu, 60.minutua), Elustondo, Vela; Zurutuza (Agirretxe, 68. minutua) y Ifrán.

Golak: 0-1, 16. minutua: Ifran; 1-1, 24. minutua: 2-1, 36. minutua: Hemed; 3-1, 37. minutua: Nunes; 4-1, 41.minutua: Castro; 5-1, 50. minutua: Alfaro; 6-1, 60.minutua: Hemed.