Reala
Lagapena
Realak David Concha laga dio Numantziari, 2016ko ekainera arte
Agentziak | Erredakzioa
Kantabriako jokalaria Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaile ohiaren esanetara egongo da denboraldi honetan.
-
David Concha. Argazkia: EiTB.
Realak eta Numantziak akordioa erdietsi dute, eta David Concha Realeko jokalaria Soriako taldean ibiliko da, utzita, 2016ko ekainaren 30era arte.
Donostiako taldeak albistea baieztatu du bere webgunean. Concha Racingetik fitxatu zuen Realak aurreko denboraldiaren amaieran, eta 2020ra arte du kontratua talde txuri-urdinarekin.
Hala, 19 urteko aurrelaria Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaile ohiaren esanetara egongo da aurtengo denboraldian.
Conchak Europako Txapelketa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin, bere mailan, eta uztailean heldu zen Realera. Racingeko harrobian hazitako jokalaria da, eta orain dela bi urte egin zuen debuta lehen taldearekin, Errege Kopako partida batean.
partida batean.