Reala
Akordioak
Lorenek eta Ansotegik Realean jarraituko dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kirol zuzendariak 2017ko ekainaren 30era sinatu du eta atzelari txuri-urdinak, bestalde, 2016ra arte jarraituko du.
-
Lorenen artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Realak kontratua berritu dio Lorenzo Juarros "Loren"-i eta kirol zuzendariak 2017ko ekainaren 30era arte jarraituko du Realean, klubak jakinarazi duenez.
David Moyesen iristeak zalantzan jarri zuen Lorenen jarraipena, baina Jokin Aperribay presidente txuri-urdinak konfiantza du berarengan.
Ansotegik ere Donostian jarraituko du
Atzelariak 2016ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua. Ansotegi "oso pozik" agertu da.