Reala
Anoetaren birmoldaketa
Anoeta Kiroldegiak ez du helegiterik aurkeztuko
Redacción
Madrilgo Optima enpresak Anoeta birmoldatzeko aurkeztutako proiektuaren aurkako errekurtsoa jarri zuen eta Errekurtsoen Administrazio Organoak helegitea balioztatu zuen.
-
Anoeta, artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Anoeta Kiroldegiak ez du Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak hartutako erabakiaren aurkako helegiterik aurkeztuko.
Madrilgo Optima enpresak errekurtsoa jarri zuen aurkeztutako proiektuaren aurka eta lehiaketa bertan behera geratu zen, OARCk helegitea balioztatu eta gero.
Anoeta Kiroldegiko administrazio kontseiluak, Bildu eta PPren botoekin, helegiterik ez aurkeztea erabaki du.