Reala
Gaur, 16:00etan
'Rayoren kontra golak egoten dira beti, baina Realak sartzea nahi dut'
Erredakzioa
Donostiarrek madrildarren aurka jokatuta amaituko duten Ligako lehen itzulia Anoetan. Aurreko jardunaldian bana egin zuten Granadan.
-
David Moyes, Realeko entrenatzailea. Argazkia: Efe.
David Moyes Realeko entrentzailea Realak larunbatean Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duen partidaz aritu da, ostiral goizeko entrenamenduaren ostean. Rayoren kontrako partidetan gol asko izaten direla nabarmendu du eskoziarrak, baina oraingoan golak Realak sartzea nahi duela esan du.
David Zurutuza eta Carlos Martinez baja dira. Rayoren aurkako partidan "pazientzia" beharko dutela esan du Moyesek, eta joko irekia, aukera ugarikoa, espero duela.
"Sortzen ditugun aukerei etekina atera behar diegu, baina, aldi berean, pazientzia eduki behar dugu, baloirik ez galtzeko", azaldu du entrenatzaile txuri-urdinak.
"Rayo jokatzen ikusi dut eta futbol ausarta egiten dute beti, erasoan jokatzea gustatzen zaie". Halaber, Moyesek gogora ekarri du Anoetan Real Madrilek, Atleticok eta Bartzelonak galdu egin dutela. Sailkapeneko erdialdean eta beheko postuetan dauden taldeen aurka ere irabaztea nahi du eskoziarrak.
Zigorra
Bestalde, Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra jarri dio Realeko entrenatzaileari, Vila-realen aurkako partidan protesta egin eta kaleratua izanagatik.
tua izanagatik.