Reala
Profila
Moyes, Realaren apustu eskoziarra
Txemi Galarraga
Moyes ezagutzen dutenek klasiko-modernoa dela diote. Orain, Realera dator txuri-urdina zuzentzeko.
-
David Moyes, Realeko entrenatzailea.
David Moyes eskoziarra da Realeko entrenatzaile berria.
Zorrotza bezain zuzena, motibatzaile peto-petoa da eta baloia jokatzea du gustuko. 22 urterekin atera zuen entrenatzaile titulua. Prestoneko jokalari zela, talde horretan eman zituen lehen urratsak aulkian 98an. Bere eskutik, Preston apalak garai bateko ohorea berreskuratu eta Premierrera igotzeko zorian ibili zen. Nahikoa arrazoi izan zen hori Evertonek Moyes begiz jota eduki zezan. 11 urte eman zituen toofiekin eta Goodison Parken bizi izan zituen unerik gozoenak.
Premierreko handien atzetik, Everton zen apalenen buru. Eskoziarra, Alex Ferguson bezala, faborito nagusitzat jo zuten hura ordezkatzeko Manchester Uniteden. Hala gertatu zen eta ilusio handiz ekin zion erronkari. Galtzaile atera zen baina. Ligan etzen ondo hasi.
Txanpionseko multzoen fasean Realaren kontra jokatu eta gero, kanpoan geratu zen final laurdenetan Bayernen aurka. Eskas ari ziren deabru gorriak eta kritikak gero eta ozenagoak ziren. Old Trafforden Liverpoolen kontra 0-3 galtzeak sakonago egin zuen zuloa eta azken bultzada amildegi ertzean Goodison Parken jaso zuen Evertonen kontra, bere talde ohiaren aurka, 2 eta 0 galdu eta gero. Berehala bota zuten kargutik.
Orain, Realarekin, beste erronka bat du aurretik David Moyesek.