Reala
Espanyolen aurka
Esku-hutsik itzuli da Reala Cornellatik (2-0)
Erredakzioa
Jagoba Arrasateren taldeak partida kaskarra jokatu du, eta denboraldiko laugarren porrota jaso du.
-
Espanyol-Reala. Argazkia: EFE
Realak denboraldiko laugarren porrota jaso du, Espanyolen etxean galduta (2-0). Gipuzkoarrek partida kaskarra jokatu dute.
Etxeko taldeak hobeto hasi du norgehiagoka. 7. minutuan estreinatu du markagailua Lucas Vazquezek Sergio Garciaren erdiraketa baliatuta (1-0).
Minutuek aurrera egin ahala, hobera egin du Realaren jokoak, pixka bat, baina aurkariaren ate ingurura hurbildu den arren, arriskurik gabe egin du. Ez da erabat suspertzeko gai izan.
Jagoba Arrasateren taldea indartsuago zelairatu da bigarren zatian, eta 50. minutuan gutxigatik ez du Imanol Agirretxek gola egin. Aurrelariak baloia jaso du arean, eta boleaz Casilla ezustean harrapatzeko zorian izan da.
Gutxi eginda ere, puntu bat ateratzeko aukera bat baino gehiago izanda iritsi da talde txuri-urdina neurketaren azken minutuetara, eta Gaztañagarena izan da berdinketa lortzeko gol aukerarik onena. Stuanik egin du 2-0ekoa luzapenean, 92. minutuan.
Realari erritmoa eta intentsitatea falta izan zaizkio, eta esku-hutsik itzuli da etxera. Sailkapen nagusian, bost puntu ditu talde donostiarrak.
Fitxa teknikoa:
2. RCD Espanyol: Kiko Casilla; Javi Lopez, Colotto, Alvaro, Fuentes; Lucas Vazquez, Cañas, Victor Sanchez, Victor Alvarez (Montañes, 71'); Caicedo (Stuani, min.62) eta Sergio Garca (E. Bailly, 90').
0. Reala: Zubikarai; Zaldua, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella (Gaztañaga, 46'); Bergara, Zurutuza; Vela, Xabi Prieto (Finnbogason, 70'), Canales (Chory Castro, 60'); eta Agirretxe.
Golak:
1-0, 7': Lucas Vazquez.
2-0, 92': Stuani.