Reala
Europa Liga
Krasnodarren aurka galdu du Realak, eta ez du Europan jokatuko
Erredakzioa
Txuriurdinek ezin izan diete errusiarrei irabazi. Hiru gol sartu du Krasnodarrek bigarren zatian, lehenengoa zalantzazko penalti batean, eta Europa Ligatik kanpo utzi dute Jagoba Arrasateren taldea.
Reala Europa Ligatik kanpo dago, play-offetako itzuliko partida galduta, Krasnodarren kontra (3-0). Talde txuriurdinak ez du irudi ona eman Errusian.
Krasnodar irabaztera irten da lehenengo minututik, Anoetan ez bezala, eta donostiarrak atzean sartu dira, joaneko neurketan lortutako aldeko markagailuarekin espekulatuz (1-0).
Lehenengo zatian, abagune gehienak izan dituzte errusiarrek. Argiena, 40. minutuan, Jedrzejczykek izan du korner batean. Geronimo Rulli, lehenengo aldiz partida ofizial batean, geldiketa bikain bat egitera behartu du, eta atsedenadira hutsean joan da markagailura.
Gidoia ez da bigarren zatian aldatu. Krasnodar izan da nagusi jokoan. 57. minutuan, aldiz, Sergio Canalesek abagunea izan du, baina Dikanek errematea geratu du.
Beste behin, Rullik jokaldi bikaina egin du, Krasnodarren abagune bikoitz batean, baina ezin izan du 70. minutuko penaltia, zalantzazkoa, gelditu. De la Bellak Joazinho bota du lurrera, eta Joazinhok berak kanporaketa berdindu du.
Carlos Vela zelairatzeak ez du jokoa hobetu, eta Rulli lesionatu denean, taldea guztiz behera etorri da. Krasnodarren bigarrenak, Pereyrarenak, erabakita utzi du kanporaketa, eta Arik itxi du, 89.ean. Realak Errusian emandako irudi txarrak Europa Ligatik kanpo utzi du taldea, ustekabean.
FITXA TEKNIKOA
Krasnodar: Dikan; Jedrzejczyk, Sigurdsson, Granqvist, Pereyra; Joazinho, Gazinsky (Laborde, 63. min), Akhmedov, Kalenshin; Izmailov (Wanderson, 53. min), Ari.
Reala: Rulli (Zubikarai, 84. min); Zaldua, Elustondo, Iñigo Martínez, De la Bella; Bergara, Ruben Pardo (Granero, 62. min), Zurutuza (Carlos Vela, 79. min), Prieto; Canales y Agirretxe
Golak: 1-0, 70. min: Joazinho. 2-0, 88. min: Pereyra. 3-0, 89. min: Ari.