Reala
Gaur, 20:30ean
Reala-Krasnodar, aurreneko erronka Anoetan
Erredakzioa
Errusiarrek orain arte egindako lan onari jarraipena eman nahi diote Anoetan, baina Arrasateren taldeak ezin du kale egin.
-
Realaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Krasnodar talde errusiarra da Realak gainditu beharreko azken oztopoa Europa Ligako multzoen faserako txartela lortzeko. Hitzordu zaila izango dute donostiarrek Anoetan, ostegunean 20:30etik aurrera.
Realak Eskoziako Aberdeen gainditu zuen aurreneko kanporaketan. Carlos Vela, Alfred Finnbogason eta Ion Ansotegi min hartuta daude eta ezin izango dute, ia seguru, partida jokatu.
Krasnodar estreinakoz ari Europan, aurten, eta orain arte egindako lan onari jarraipena eman nahi dio. Joaozinho, Wanderson eta Ari aurrelariak dira errusiarren jokalari erabakigarrienak, baina atzean ere sendo ari dira.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Zubikarai; Zaldua, Iñigo Martínez, Elustondo, De la Bella; Bergara, Rubén Pardo, Xabi Prieto, Canales edo Zurutuza; Chory Castro eta Agirretxe.
Krasnodar: Sinitsin; Jerdzejczyk, Granqvist, Sirgudson, Gazinski; Ahmedov, Izmailov, Laborde, Joaozinho, Petrov, eta Ari.
Epailea: Rudy Buquet (Frantzia).
Futbol-zelaia: Anoeta.
Ordua: 20.30