Itxi

Reala

Europa Liga

'Gauzak ondo eginez gero, kanporaketa gainditzeko aukerak dauzkagu'

Redacción

Eibarren aurka denboraldi-aurreko azken lagunartekoa irabazi ondoren, donostiarrek Krasnodar Europa Ligako aurkaria dute buruan. Jagoba Arrasateren ustez, txuri-urdinak aurrera egiteko moduan daude.

1:20

Denboraldi-aurreko partidak amaituta, Realak Krasnodar talde errusiarraren aurkako kanporaketan ditu begiak jarrita. Entrenatzailearen ustez, "gauzak ondo eginez gero", taldeak "kanporaketa gainditzeko" aukerazk ditu.

Jagoba Arrasateren taldeak denboraldi-aurre irregularra egin du, baina, tartean, txapelketa ofizialeko bi partida jokatu ditu, Europa Ligan, Aberdeen talde eskoziarraren aurka, eta bietan nagusi izan ziren donostiarrak.

Liga hasiera ere ate joka dute gipuzkoarrek. Lehen jardunaldian derbia jokatuko dute Ipuruan Eibarren aurka. Partida horrek ez du, Arrasateren ustez, ostiral honetan jokatutakoaren antz handirik izango. Zarautzen armaginen aurka jokatutako lagunarteakoan 1-0 gailendu ziren txuri-urdinak.