Reala
Hirugarren txanda
Aberdeen-Groningen partidako irabazlearen kontra arituko da Reala
Erredakzioa
Uztailaren 24an jakingo da bigarren txandako partidaren irabazlea. Uztailaren 31an, Anoetan, eta abuztuaren 7an, kanpoan, jokatuko du Realaren kontra.
Realak Europa Ligako hirugarren txandan aurkari izango duen taldea Aberdeen-Groningen partidatik aterako da. Nyongo UEFAko egoitzan ospatutako zozketak erabaki du, gaur goizean. Holandako taldeak Eskoziakoa hartu du bigarren txandako itzuliko partidan, uztailaren 24an. Joanekoan, berdinketan geratu ziren, Aberdeenen (0-0).
Hirugarren txandako joaneko neurketak uztailaren 31an jokatuko dira, eta itzulikoak abuztuaren 7an. Realak, aurtengo Europako estreinakoan, Anoetan jokatuko du lehenengo norgehiagoka, eta bigarrena Aberdeeneko edo Groningeneko zelaian jokatuko da.