Itxi

Reala

Txapeldunen Liga

Reala Ukrainan da jada

Erredakzioa

Donbass Arenaren entrenamendua egin dute arratsaldeko 19:30ean, eta prest daude asteazkeneko partidarako.

0:00

Reala Donetsken dago, klubak bere webgunean iragartzen duen bezala arazorik gabe izan da bidaia. Ukrainako hirian lur hartu dute 21:00ak baino lehen. Hotz handia, baina irrifarrea galdu gabe asteazkeneko finalerako duten ilusioa dela eta.

Donbass Palace hotelera iritsi bezain laster, lehen taldeko jokalariek afaldu  eta logeletara atseden hartzera igo dira.

Gaur, bazkaria baino lehen, Jagoba Arrasateren gizonek paseoa eman dute hoteletik gertu eta 19:30ean Donbass Arenan entrenamendua egin dute. Jada, prest daude asteazkeneko partidarako.