Reala
2015ra arte
Realak Jon Ansotegiren kontratua luzatu du
Erredakzioa
Atzelari txuri-urdinak beste urte bat gehiagoz luzatu du kontratua.
-
Jon Ansotegi, txuri-urdin 2015ra arte. Argazkia: EFE
Realak akordioa lortu du Jon Ansotegirekin 2016ko ekainaren 30a arte bere kontratua luzatzeko.
Atzelari txuri-urdinak horrela beste urte bat gehiagoz luzatu du 2014an agortzen zitzaion talde txuri-urdinarekin harremana. Jokin Aperribay presidentearekin batera, bart Ansotegik Anoetako bulegoetan sinatu zuen bere kontratu berria.