Itxi

Reala

Getaferen aurka, baja

Agirretxek zuntz-haustura du eskuin izterrean

Redacción

Usurbilgo aurrelariak Southamptonen aurkako lagunartekoan min hartu zuen, eta zuntz-haustura duela baieztatu dute Realeko medikuek.

  • Imanol Agirretxe. Argazkia: EFE

    Imanol Agirretxe. Argazkia: EFE

Imanol Agirretxe Realeko aurrelaria lesionatu egin zen denboraldiaurreko azkenengo lagunartekoan, eta medikuek zuntz-haustura duela baieztatu dute. Beraz, Getaferen aurkako Ligako lehenego partida galdu egingo du.

Realeko medikuek eskuin izterrean 2. mailako zuntz-haustura duela baieztatu dute Zubietan probak egin ondoren. Agirretxe Southamptonen aurkako neurketako bigarren zatian zelairatu zen, baina berdegunea utzi behar izan zuen, lesionatuta.

Agirretxe, Diego Ifranekin eta Mikel Gonzalezekin batera Getaferen aurkako partidarako, eta Olimpique Lyonen aurkako joanekorako ere baja izango dela dirudi.