Itxi

Reala

Denboraldiaurrea 2013

Reala Eibarri nagusitu zaio bi gol eginda

Erredakzioa

Chory Castrok, lehen zatian, eta Imanol Agirretxek, bigarrenean, egin dituzte txuri-urdinen golak.

0:58

Realak irabazi egin du asteazken honetan Eibarren kontra jokatutako lagunarteko partida. Txuri-urdinek garaipena nahi zuten asteburuan Portugaleko Sportingen aurka jasotako porrota ahazteko.

Lehenengo zatian gol aukera gutxi izan dira, Chory Castrok 39. minutuan gola egin duen arte.

Atsedenaldiaren ostean gauzak gutxi aldatu dira. Joko gehiena zelai erdian izan da eta erasoan ez dute gauza handirik egin bi taldeek. Imanol Agirretxek egin du dosnostiarren bigarren eta azken gola 58. minutuan.

Partidaren amaiera haur ugari atera da berdegunera, Realeko jokalarekin argazkiak egin eta haien sinadurak lortzeko.