Reala
Larunbat honetan
Reala eta Valentzia, Txapeldunen Ligarako lehia
Erredakzioa
Valverderen gizonek euren esku dute txartela, baina donostiarrek jaitsiera jokoan izango duen Deportivo hartu beharko dute mendean, eta Valentziak Sevillaren kontra galdu edo berdindu beharko du.
-
Realaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Realak eta Valentziak Txapeldunen Ligako postua izango dute jokoan asteburu honetan, Ligako azken jardunaldian.
Ernesto Valverderen gizonek euren esku dute txartela, eta Sevilla gainditzen badute, Champions-a jokatuko dute hurrengo denboraldian.
Donostiarrek zailago dute. Jaitsiera jokoan izango duen Deportivo hartu beharko dute mendean, eta Valentziak Sevillaren kontra galdu edo berdindu beharko du.