Itxi

Reala

2002/2003

Europara itzuliko da Reala, hamar urte geroago

Erredakzioa

2002/2003 denboraldian aritu zen azkenekoz talde txuri-urdina Europan. Xabi Alonso zen garai hartako bizkarrezura, baina Nihatek (23) eta Kovacevicek (20) sartutako golak ere erabakigarri izan ziren.

  • Europara itzuliko da Reala, hamar urte geroago

    Realeko zaleak. Argazkia: EFE

Realak Europan jokatuko du hurrengo denboraldian. Malagaren eta Sevillaren arteko berdinketak (0-0), Ligako 35. jardunaldian, Europan jokatzeko txartela ziurtatu zuen. Baina Philippe Montanierren taldea ez da Europa Ligarekin konformatzen, eta Txapeldunen Liga du helburu.

Laugarren postua berreskuratu nahi du Realak, eta horrela Championserako txartela eskuratu. Valentzia dago orain Txapeldunen Liga jokatzeko aukera ematen duen laugarren postu horretan, eta dena hurrengo larunbatean erabakiko da, azken jardunaldian.

Dena den, denboraldi bikain baten ostean, Europara itzuliko da Reala hamar urte geroago.

2002/2003 denboraldian aritu zen azkenekoz talde txuri-urdina Europan. Urte horretan liga irabazteko zorian izan zen taldea. Raynald Denoueixek zuzendutako taldeak 76 puntu eskuratu zituen, eta Real Madrilek 78.

Xabi Alonso zen garai hartan Realaren bizkarrezura, baina Nihatek (23) eta Kovacevicek (20) sartutako golak ere erabakigarri izan ziren.